XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala behar ere, Pierre Lancre epailari kriminal harentzat, euskara bera bait zen deabruen hizkuntza.

1609. urtean Lancrek uxatu zituen akelarrezaleak eta laster ziren mugazemendik ihesi.

Sorgin hotsak ugaritzeaz ihiza ere ekarri zuen.

Lapurdiko andereak Bordelen suzko urkamendira eramatetik bi urte barru Jaizkibel mendiko Santa Barbara ermitaren ingurura jo zuen ekaitzak eta San Joan gaueko jaia ospatzen ari zirenean hasi zen sorgin ihiza.

Akelarrean atxilotuak eraman zituzten epaitegira.

Baina, zorionez, G. Salazar y Frias Inkisizio gizona Lancre baino zentzuzkoagoa izaki eta sorgintzat hartuak erretzearen kontra paratu.

Hala ere gorriak ikusi zituzten.

Larri agertu ziren akelarre hartan partaide zirenak: sorginak ziren ala ez, egia aitortu edo zigorra; beste aukerarik ez, sorgintzat salatuek sutatik libratzerik nahi bazuten.

Honen berri eman zigun Serapio Mujika (1875-1941) historiagile aipatuak.

Bere ekintzak Hondarribia eta Irundik hasita zenbait hiritako artxiboak katalogatu eta historia aztertzaile nabarmendu zelarik, Diputazioak bertako artxibategia antolatzeko deia egin zion.

Berari zor diogu Geografia General del Pais Vasco-Navarro saileko Guipúzcoa tomo mardula.

Izan ere, merezimenduz izendatua zen Probintziako kronista ofizialtzat.

Berak aurkitu zituen Jaizkibelgo akelarrearen paperak Hondarribiko Udal-agiritegian (9) S. Mugica, Los Gascones en Guipúzcoa, Homenaje a Carmelo de Echegaray (1928) liburukian argitara eman zuen. Ikus 11. orrialdean aitortza.

Eta horietan agertzen denez, akelarrean parte hartu zuen Isabel García 13 urteko neskatoak, epailearen aurrean aitortu zuenez, hiru adardun deabrua agertu zitzaiela eta, meza-beltz hartan, zenbait zeremoniaren ondotik, deabrua gaskoinez mintza zitzaiela Donostia eta Pasaikoei, eta euskaraz Irun eta Hendaiakoei.

Aspaldi horrek eman zidan gaia euskaraz artikulu bat idazteko (10) J. San Martin, Deabrua Jaizkibelen gaskoinez eta euskaraz mintzatu zenekoa, Hondarribia, 23. zenb. (Uztaila-abuztua, 1988), 7. or.

Baina ondoriorik ere bai.

Hara non deabrua euskaraz mintzo zen, Jaizkibelgo Santa Barbaran akelarrean bildu ziren hendaiar eta irundar guziak ulertzeko eran.

Hala izanik, txukun erabili beharko zuen euskara gurea.

Joan zen mendearen erdialdera fama hedaturik zegoenez, Irun inguruetan egiten omen zen euskararik hoberena.

Hala zion Luis de Usoz y Río (1805-1865) idazleak.

Idazle hau Perun jaioa zen, gaur egun Bolivia-rena den Chiquisaca hirian, guraso nafarregandik, eta ikasketak osatu ondorean etorri zen Europara, George Borrow-rekin harremanean Espainian Ebangelisten bigarren aldiko Erreforma bultzatzeko, eta Madriden hil zen Reformistas argitalpenaren hogeigarren zenbakia inprimategiratu ondotik.